2018-2019 ikasturtean, LH6B mailako ikasleak, EKI proiektuaren barruan, gizartean dauzkagun arazoez kontzientzia hartzen eta haiei laguntzeko proiektu bat bideratzen hasi ziren. Hainbat proiektu aztertu eta horietan lanean ari diren hainbat erakundeen lana ezagutu ondoren, Rett sindromeari laguntzen ari den proiektua aukeratu zuten.
Laguntzarako, txapak diseiñatu eta saltzeko jarduerari ekin zioten. Ikastolaren festa egunean txapak saltzeko postua jarri zen eta bertan egindako guztia saltzeko aukera izan zuten. Jarritako helburua beteta: Rett sindromearen ikerketan dabilen erakundeari jasotako dirua eman zitzaion.
Esperientzia itzela izan zen, emozio eta balorez jositakoa, irakaskuntza prozesurako ezinbestekoa.
Ondorioz, gure LH6B. mailakoek Bartzelonako St. Joan de Deu Ospitaleko eskertza jaso dute.