Orain lau bat urte hasi ginen Jaso Ikastolan Haur Hezkuntzako marko pedagogiko berria diseinatzen eta martxan jartzen eta ordutik, hainbat ekimen eman ditugu aurrera. Besteak beste, geletako espazioak egokitzea, ikaskuntza aktiborako materiala eskuratzea, maila bakoitzerako proiektuen lanketa…ikasturte honetan aldiz, patioaren eraldaketari heldu diogu. Izan ere, patioa da marko pedagogikoaren elementu garrantzitsuenetako bat, bertan ematen baitira gure umeen arteko harreman informal gehienak eta sozializatzeko espazio nagusienetakoa ere bada.
Marko pedagogikoan, patioak behar du izan geletan lantzen dugunaren osagarri eta horrela antolatu dugu Jaso Ikastolako haur hezkuntzako patioa: psikomotrizia lantzeko, lasai egoteko txokoa, irakurtzeko eta batez ere euren sormena eta talde jolasak bultzatzeko gune egokia izatea.
Hau guztia gurasoen auzolanari esker bideratu ahal izan da. Argazkietan ikusten den bazala, bakoitzak ahal izan duen neurrian parte hartu ahal izan du eta emaitza ezin hobea izan da. Gure haur hezkuntzako umeek badute iadanik bere nahi eta beharretara egokitutako espazioa.