Noticias

Ateraldiak Gorpuz Hezkuntzan

Comparte en:

Azkeneko bi asteetan 2.DBH eta 3.DBHko ikasleak ateraldi desberdinak egin dituzte Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren barnean

3.DBH EZKABAN

Jaso Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak Ezkaba mendiaren tontorrera (895 metro) igo ziren abenduaren 9an, Iruñeko Udaletxeko plazatik abiatuta. Jasoko neska-mutilek zorte handia izan zuten eguraldiarekin. Ateri zegoenez, lehorrean egin zuten igoera. Jose Luis Jorajuriaren argazki dotoreetan ikus daitekeenez (argazki guztiak ikusteko, sar zaitezte Jaso 2.0 galerian)
Tontorrean, Ezkabako gotorleku ezaguna bisitatu eta indarrak berritu zituzten hamaiketakoarekin.

Captura de pantalla 2015-12-16 a las 8.18.01

 

2.DBH IZOTZ IRRISTAKETA

DBHko bigarren mailako ikasleak izotz gainean irristatzen ibili ziren joan zen astean, Uharteko Artic izotz jauregian. Ordu eta erdiz aritu ziren patinatzen, denbora aski ikasle batek min hartzeko (Ortzi Murugarren. ANIMO ORTZI!). Zenbait ikaslerentzat izotz gaineko lehen esperientzia izan zen. Iaz ere egin zuten irristaketa, baina ikastolako patioan, gurpilekin, eta ez da gauza bera. Ipurdikoak gogorragoak ta freskoagoak dira izotz gainean.

Hementxe ikus dezakezue Imanol Janicesek prestatutako bideoa.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…