Noticias

Albiste buletina NIE Abendua

Comparte en:
Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en linkedin
Compartir en whatsapp

Artezkaritza Batzordea
Nafarroako Ikastolen Elkartea
facebook twitter youtube google_plus
MUGAK GAINDITZEN
Ikastolek ez dugu osatzen gizartetik aparte dagoen mundu itxi bat. Aitzitik, ikastolek gizartean eragina izan nahi dugu era positibo batean, berau eraldatzeko, berritzeko, aldatzeko, hobetzeko…
Horregatik, gizarteko beste eragile eta mugimendu batzuekin batera egiten dugu lan edo horiekin lotura zuzena dugu, hala nola: ANEL erakundearekin, ekonomia sozialeko enpresa asko biltzen dituena; Kontseilua erakundearekin, euskararen normalizazioaren alde egiten dutenekin batera, Nafarroako Eskola Kontseiluarekin, Nafarroako gainerako hezkuntza munduko eragileekin….
Horrek iritzi eta sentikortasun ezberdinekin irekiak izatera eramaten gaitu, beste proiektu eta errealitate batzuekin enpatia izatera, gure lau paretatik haratago atera ahal izatera… Horiek horrela, gero eta txikiago den Europako parte garela sumatzen dugu, askoren kontrako jarreren gainetik; horregatik, aniztasun kulturalak eta linguistikoak mugak apurtzen dituela eta bateratzen gaituela nabaritzen dugu, eta ez gaitu aldentzen, askoren erresistentzien gainetik; horregatik, Erasmus plataformatik heltzen zaizkigun hezkuntza proiektuetan parte hartu behar dugula uste dugu; horregatik, Hizkuntza Minorizatuen Europako Gutunaren arduradunek Iruñea bisitatu zutenean eurekin bildu behar ginela iritzi dugu, gure errebindikazioak planteatu ahal izateko, egungo gobernuak eman dituen pausuak balorean jartzen baditugu ere.
Behar bada, horregatik, NIE Saria 2018 Jose Antonio Sistiagari ematea erabaki genuen. Berak euskal artea goitik behera aldatu baitzuen apustu esperimental eta hausle batetatik.
Gure asmoa ikasle independente, kritiko, esperimental eta hausleak heztea da.
Mikel Asiain
Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari
ROMPIENDO FRONTERAS
Las ikastolas no constituimos un mundo cerrado al margen de la sociedad. Al contrario: queremos incidir de forma positiva en la misma para transformarla, para renovarla, para cambiarla, para mejorarla…
Por ello trabajamos conjuntamente con otros agentes y movimiento sociales, o imbricados en los mismos: con ANEL, que agrupa decenas de empresas de economía social; en Kontseilua, con todos aquellos que trabajan en favor de la normalización del euskera; en el Consejo Escolar de Navarra, con el resto del mundo educativo de nuestra Comunidad…
Ello nos hace permeables a sentires y sensibilidades diferentes, a empatizar con otros proyectos y realidades, a ver más allá de nuestras cuatro paredes… y por ello percibimos que somos parte de esa Europa que cada vez es más pequeña, pese a las resistencias de muchos; por ello percibimos que la diversidad cultural y lingüística rompe fronteras y nos unifica, y no nos aleja, pese a las resistencias de otros muchos; por ello percibimos que debemos de participar en cuantos proyectos educativos nos llegan a través de esa plataforma denominada Erasmus; por ello percibimos que debíamos de reunirnos con los responsables de la Carta de las Lenguas Minoritarias, cuando visitaron Pamplona, para plantear nuestras reivindicaciones, aun poniendo en valor los pasos dados por el gobierno actual.
Quizás por ello, también, elegimos a José Antonio Sistiaga para recibir el premio NIE 2018. El revolucionó el arte vasco desde una apuesta experimental y rompedora.
Nosotros pretendemos formar un alumnado independiente, crítico, experimental, rompedor…
Mikel Asiain
Presidente de Federación Navarra de Ikastolas
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
Espainiak Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioaren gaineko bosgarren txostena aurkeztu du Europako Batzordean. Bere ebaluazioaren atalean, Adituetako Batzordearen ordezkaritza batek, hitzarmen horren aplikazioa ikuskatzen duenak, Nafarroako euskararen errealitate linguistikoa ezagutzeko bisita burutu du.
NIE gonbidatua izan da hezkuntzaren eta zonifikazio linguistikoaren inguruko bere ikuspuntuaren ekarpena egiteko. Bertan, Mikel Asiain, lehendakaria, Josu Reparaz, zuzendaria eta Unai Arellano, Txikiak Handi proiektu-arduradun izan dira.
Adituetako Batzordearen ordezkaritza honako hauek osatzen zuten: Fernando RAMALLO FERNÁNDEZ (Espainia), Dieter HALWACH (Austria), René DE GROOT (Herbehereak) y Csaba PÁKOZDI, PhD (Eskutitzaren idazkaria).

FEDERACIÓN NAVARRA DE IKASTOLAS
España ha presentado su quinto informe sobre la aplicación de la Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias al Consejo de Europa. Como parte de su evaluación, una delegación del Comité de Expertos que supervisa la aplicación de este tratado ha llevado a cabo una visita para conocer la realidad lingüística del euskera en Navarra.
NIE ha sido invitada para realizar la aportación de su punto de vista entorno a la educación y la zonificación lingüística. Han participado Mikel Asiain, presidente, Josu Reparaz, director y Unai Arellano, responsable del proyecto Txikiak Handi.
La delegación del Comité de Expertos la integraban Fernando RAMALLO FERNÁNDEZ (España), Dieter HALWACHS (Austria), René DE GROOT (Países Bajos) y Csaba PÁKOZDI, PhD (Secretaría de la Carta).

NAFARROA OINEZ 2019 TUTERAKO DENDAREN INAUGURAZIOA ETA IRUÑEKO DENDAREN IREKIERA
Oinez urtean zehar gauzatzen den jardueretako bat material salmenta izan ohi da. Argia Ikastolak prest ditu jada hala Nafarroa Oinez 2019 udazken-negu bilduma.
Ostegun honetan, abenduak 13, 18:30ean, Tuterako inauguratuko da (Concarena kalean, 20. zenbakian. Hurbiltzen den orok haur tailerretan gozatzeko aukera izango du baita Nafarroa Oinez 2019 bildumako jantziekin bertan kokatuko den photocallean argazkiak egiteko ere. Halaber Tuterako jota dantzatu ahalko du.
Iruñeko dena, ostiralean, abenduak 14, 19:00etan irekiko da eta Iruñeko Gabonetako azokan (zezen-plazan), datorren larunbatean, abenduak 15, 10:30etik 14:00etara, eta 16:30etik 21:30era salmenta puntua berezia izango da.
Informazio gehiago>>

INAUGURACIÓN DE LA TIENDA NAFARROA OINEZ 2019 EN TUDELA Y APERTURA DE LA TIENDA DE PAMPLONA
Una de las actividades que se lleva a cabo durante el año Oinez es la venta de material. Argia Ikastola tiene listas ya tanto la colección otoño-invierno. Así que este próximo jueves, 13 de diciembre, a las 18:30 h., tendrá lugar la inauguración de la tienda en Tudela, ubicada en la calle Concarena 20, muy cerca del Mercado de Abastos.
Quién se acerque podrá disfrutar de talleres infantiles o fotografiarse en el photocall. Asimismo podrá bailar la jota de Tudela.
Además, el viernes, 14 de diciembre, a las 19:00 horas, se abrirá la tienda de Pamplona situada en la calle San Antón, número 24 y el sábado 15 de diciembre, habrá un puesto de venta especial en la Feria de Navidad de Pamplona (en la plaza de toros), en horario de 10:30 a 14:00 y de 16:30 a 21:30.
Más información>>
NIE Saria 2018
José Antonio Sistiaga izango da 2018ko NIE Saria jasoko duen artista. ZAJ eta GAUR mugimenduen sortzaileetako bat izateagatik eta baita euskal kulturan egindako zabalkunde lanagatik erabaki da saria ematea. 60ko hamarkadan Elorrio Eskola Esperimentala martxan jarri zuen, ikastolen sorrera mugimenduarekin bat egin zuena.

Premio NIE 2018
José Antonio Sistiaga será Premio NIE 2018, por ser cofundador de los movimientos ZAJ y GAUR, por su labor divulgativa de la cultura vasca. En la década de los 60 puso en marcha la Escuela Experimental Elorrio, que coincidió con el nacimiento del movimiento de las ikastolas.

VI HIZKUNTZEN FERIA 2019
Iruñerriko San Fermin, Jaso eta Paz de Zigandako ikastoletako ikastolen guraso talde batek, 2019ko Hizkuntzen Feria antolatu du Nafarroako Ikastolen Elkarteko gurasoentzat.
Noiz: Urtarrilaren 25an, ostirala, 16:30-20:00 Urtarrilaren 26an,larunbata, 10:30-13:30
Tokia: Paz de Ziganda Ikastola (Batxillerato eraikuntzan)
Informazio gehiago>>

VI FERIA DE IDIOMAS 2019
Un grupo de familias de las tres ikastolas de Iruñerria, San Fermín, Jaso y Paz de Ziganda, este año bajo la dirección de ésta última, han organizado la Feria de Idiomas 2019 para todas las familias de la Federación Navarra de Ikastolas.
Fechas: 25 de Enero, viernes, de 16:30 h a 20:00 h 26 de Enero, sábado, de 10:30 h a 13:30 h
Lugar: Paz de Ziganda Ikastola (Edificio de Bachillerato)
Más información>>

Irakasleko Praktiken Bikaintasunerako Sarien I. Edizioko saria
Garces de los Fayos Ikastolako irakaslea den Edurne Arambilet zoriondu nahi dugu. Izan ere, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitate Zerbitzutik Haur Hezkuntzako Irakasle Graduko, Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduko eta Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Hezkuntzako eta Hizkuntzen Irakasleko Praktiken Bikaintasunerako Sarien I. Edizioko saria jaso du, Lehen Hezkuntza etapan praktiketan egon direnen ikasleen artean, puntuaziorik altuena jasotzeagatik.

I Edición de los Premios a la Excelencia en las Prácticas de los Grados en Maestro
Queremos fecilitar a Edurne Arambilet profesora de Garcés de los Fayos Ikastola. El Servicio de Universidades del Departamento de Educación, en la I Edición de los Premios a la Excelencia en las Prácticas de los Grados en Maestro en Educación Infantil, el Grado en Educación Primaria y el Máster Universitario en Profesorado de Educación Secundaria, Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanzas de Idiomas le ha otorgado el premio de Educació Primaria, ya que el alumnado que ha realizado las prácticas con esta profesional, le ha dado la puntuación más alta.

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA
Europar Batasuneko Grezia, Txipre eta Italiako eskoletako ordezkariak Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan lanean izan ziren, hezkuntzara aplikatutako errealitate handitua eta errealitate birtualaren inguruko Augmented Reality & Virtual Reality in Education izeneko Erasmus + proiektu baten baitan.
Informazio gehiago>>

La Ikastola Paz de Ziganda ha acogido a tres centros educativos de Grecia, Italia y Chipre con los que trabaja con realidad ampliada y realidad virtual aplicada a la educación, en el proyecto llamado Augmented Reality & Virtual Reality in Education, financiado por la Unión Europea a través del Programa ERASMUS+.
Más información>>

ERRIGORA – NAFARROAKO EUSKARARI PUZKA
Seigarren kanpaina honetan, 13.000 kutxa saldu dira, horietatik 162.500€ Nafarroako hegoaldeko euskara munduari emango dizkiote (Ikastolak, Sortzen eta AEK).

En esta sexta campaña, se han vendido 13.000 cestas, por lo que Errigora destinará 162.500 euros al mundo del euskera del sur de Navarra (Ikastolas, Sortzen, AEK).

948 – 222 196 
Nafarroako Ikastolen Elkartea, San Anton 3 -1., 31001 Iruñea (Nafarroa)
Comparte en:
Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en linkedin
Compartir en whatsapp

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Noticias

Noticias relacionadas

EXAMENES C1 DE EUSKERA EN JASO

EXAMENES C1 DE EUSKERA EN JASO

Las pruebas  para la obtención del certificado C1 de la Escuela Oficial de Idiomas tuvieron…
JASO IKASTOLA SE SUMA AL AUTOCONSUMO CON PLACAS FOTOVOLTÁICAS

JASO IKASTOLA SE SUMA AL AUTOCONSUMO CON PLACAS FOTOVOLTÁICAS

JASO IKASTOLA ha dado un paso más en su compromiso con la sostenibilidad y, en…
ENDECÁLOGO “BIHAR”, LAS IKASTOLAS CONSTRUYENDO NUESTRO FUTURO

ENDECÁLOGO “BIHAR”, LAS IKASTOLAS CONSTRUYENDO NUESTRO FUTURO

Bihar es una iniciativa que presentamos las Ikastolas hace ya más de un año, concretamente…