Noticias

Gelatik kanpo ere ikasten

Comparte en:

Ikasturtearekin batera, txangoak eta ateraldiak ere hasi dira, gelan ez ezik gelatik kanpo ere asko ikasten baitute Jaso Ikastolako neska-mutilek. Haur Hezkuntzako 3. mailako bi taldeak Mendillorriko ur-biltegiak ikustera joan ziren pasa den ostiralean. LHko 6. mailako ikasleek, berriz, Atarrabiako Pilategia ikusi zuten, Dabid Albira eta Xabier Garcia de Eulate tutoreek lagunduta.

Mendillorriko ur-biltegian uraren ziklo osoa ikusteko aukera izan zuten 5 urteko geletako neska-mutilek. Irruñerrriko Mankomunitateko monitore batek azaldu zien nola sortzen den ura eta zer bide egiten duen gure etxeetako iturrietara iritsi arte. Horrela jakin zuten kontsumitu baino lehen ura garbitu egin behar dela. Era berean, ura oso baliabide garrantzitsua eta urria denez, ez dela alferrik galdu behar eta neurrian erabili behar dela ohartarazi zieten. Ur-biltegia ikusteaz gainera, Mendillorriko ibilbide botanikoa ere egin zuten HHko ikasleek, hamaiketakoa eta jolasak ahaztu gabe. Ateraldi honetako argazki gehiago ikusteko, egin klik hemen edo sar zaitez MobileMe galerian.

LHko ikasleen ateraldia ere uraren ingurukoa izan zen. Seigarren mailako ikasleak ibaiaren ekosistema aztertzen ari dira gelan, eta horregatik bisitatu zuten Atarrabiako pilategia edo trapu-errota. Pilategia duela urte batzuk zeharberritu zuten; ur museo bihurtuta, gaur egun bisitatu nahi duten guztientzako zabalik dago, Ultzama ibaiaren ertzean. Atarrabiako bisitaldiaren argazki gehiago ikusteko, sartu Flickr-en edo MobileMe galerian.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…