Noticias

Izerdi-patsetan Korrika

Comparte en:

17. Korrika Iruñera iritsi baino ordu batzuk lehenago, Jaso Ikastolako ikasleek Korrika Txikia egin dute Mendebaldea auzoan barna. Handi nahiz txiki, denak ikusi ditugu mihia kanpoan zutela, izerditan blai. Eguzkiak gogotik jotzen baitzuen eguerdian, aurtengo apirilak opari ekarri digun uda beteko giroan.

Lekukoa eskuz eskuz ibili da, Argitxorekin batera. Lehendabizi HHko neska-mutikoek, gero DBHkoek eta azkenik LHkoek eraman dute lekukoa. Ibilbidea amaitzean, ikasle taldeek idatzitako mezuak irakurri dituzte. Ondoren ez da musika, dantza eta jai girorik falta izan. Seigarren mailako ikasleek Ihauterietarako egin zituzten hiru munstro erraldoiak ere animatu dira festara.

Goizekoa beroketa baino ez da izan, Korrika nagusia arratsaldez sartu baita Iruñerrian. Jaso Ikastolak 316. kilometroa zuen erosia eta, lekukoa ia gauerdian iritsi bada ere, jendetza zuen zain. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, gogoz egin dute ikastolako ikasle, guraso nahiz langileek Barañaingo sarrera bitarteko tartea. Horrekin aski ez eta Beriain aldera abiatu da ondoren talde bat, ikastolako langileek hain baitzuten beren kilometroa, 344. kilometroa hain justu ere.

Aurrera Korrika!

MobileMe galerian edo Flickr-en sartuz gero, ehun argazki inguru topatuko dituzue.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…