Aspaldiko partez, ikasle ohiak gurera datoz irakaskuntza munduan murgiltzeko asmoarekin. Unibertsitate praktikak gurekin egin dituzten 3ren idatzia duzue hemen.
MARRAREN BESTE ALDEAN
Ikasle izatetik praktiketako irakasleak izatera gure betiko ikastolan
Orain dela asko ez genituela Ana Roncoren ipuinik entzuten edo Beatriz eta
Begoren azterketarik egiten, baina egun hauetan denbora gelditu izango balitz bezala
izan da. Esperientzia hauek gurera bueltatu dira, Begorekin, Xabirekin eta Beatrizekin,
DBHko lehenengo, laugarren eta bosgarren mailan hurrenez-hurren. Duela 4 urte
atera ginen ikastolatik eta duela 17 sartu ginen. Esperekin hasi ginen Etxabakoitzeko
ikastola zaharrean ikasle gisa eta orain praktiketako “irakasle” gisa bueltatu gara
Mendebaldeako gaur eguneko Ikastolara.
Duela 8 urte ez genituela Lehen Hezkuntzako klaseak zapaltzen eta, gure ustez,
dena berdin dago. Ana Roncok, gu ikasten genbiltzan momentuko perfume eta ile
kizkur berbera eramaten ditu eta Begok, adibidez, gure momentuko osagarri gorri
guztiak daramatza- txaketa gorria, betaurreko gorriak…- dena bere ilearekin bat.
Hiru aste hauetan, Izaskun Etxeberriak dioen bezala “marraren beste aldean”
egoteko aukera izan dugu eta gauzek ikastetxe batean nola funtzionatzen duten ikusi
dugu eta ez edozein ikastetxetan, baizik eta guk 14 urtez ikasi genuen Iruñeko Jaso
Ikastolan. Nork imajina zezakeen ikastetxe bat kudeatzea horren zaila izanen zela? Edo
orientatzaileen eta koordinadoreen lana hain konplexua zela? Guk behintzat ez.
Praktika hauek iraun duten hilabete eskas honetan, aurretik ez genekizkien
gauza administratibo asko ikasi ditugu bereziki eta jada irakasleak, gure etorkizuna
eraikitzeko eta osatzeko lagundu egingo gaituzten pertsonak ikusi ditugu oraingoan.
Hasieran, ikasten eman genuen denbora horretan, Jaso Ikastola ongi
ezagutzeko aukera izan genuen, baina gaur egun, nahiz eta hiru astez egon,
kontrolatzen ez genituen esparru desberdinen funtzionamendua ikusteko aukera izan
dugu. Hau da, nahiz eta ikasle ohiak izan, Jaso Ikastolak zehazki nola jarduten duen eta
aldi berean hezkuntza errealitatea zein den ez genuen bere osotasunean ezagutzen.
Esperientzia honen bitartez, hobeto ezagutzera gerturatu gara. Egun hauetan ikastetxe
baten munduan murgildurik egon gara. Hori dela eta, ikusitako gauza guztien inguruan
hausnarketa egin, jasotako informazioa ondo barneratu eta ulertzeko aukera izan
Gela baten benetako egoeran ere barneratzeko aukera izan dugu eta hau
izan da guretzako interesgarriena. Ikastetxearen antolaketa, kudeaketa, dokumentu
ofizialak, hau da, alde teorikoena ikustea oso baliagarria, bitxia eta jakin beharrekoa
dela iruditu zaigu, baina geletan sartzeak, hain zuzen ere, alde praktikoagoa benetan
hunkigarria suertatu zaigu. Azken finean, irakasleak izateko ikasten ari garelako eta hau
da benetan ilusioz pizten gaituena.
Orokorrean, hiru aste hauek birgogoratzen baditugu, oroitzapen atseginak
eta politak burura datozkigu. Azken finean, gure bizitzako urte batzuk bertan eman
ditugulako eta gaur egun gauden lekura heltzeko pasabide moduko bat egin behar izan
dugulako eta noski horrek eragina izan du.
Beraz, honekin guztiarekin, “marraren beste aldean” egondako hiru aste hauek
oso zapore onarekin utzi gaituztela esan beharra dugu. Guk ikastolan pasatako milaka
momentu burura etortzeaz aparte, gu egondako ikastetxeak nola funtzionatzen duen
AITZIBER LEOZ, JOSE JULIO ARANAZ eta NAIARA ADIN, ikasle ohiak.