2-6 urteko etapa, “Haurra da helburua”
Jaso Ikastolako marko pedagogiko berria garatzen ari gara Ikastolen Elkartearekin elkarlanean. Batetik, psikologiak, pedagogiak eta neuro-zientziak azken urteotan hezkuntzari egindako ekarpenak kontuan izanik, eta, bestetik, Jaso Ikastola Haur hezkuntzako proiektua hobetzeko egindako ibilbidea kontuan hartuz, prozesu eraldatzeari ekin diogu. Gainerako etapetan lantzen jarraituko dituen oinarrizko konpetentziak garatzen hastea, edo haien garapenerako oinarriak jartzea da haur hezkuntzarako jarri dugun xedea.
MARKO PEDAGOGIKOAREN AURKEZPENA
Hurrengo ostegunean, otsailak 1, arratsaldeko 17:00etan marko honen berri emango digu Beñat Azurmendik, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko haur hezkuntzako arduraduna, Ikastolako Areto nagusian.
Zatozte gure proiektua ezagutzera!