Noticias

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ETORRERA

Comparte en:

Heldu den ostiralean, abenduak 20, Mari Domingi eta Olentzerori ongi-etorria egingo zaie gure ikastolan. Goizean, ikasle guztiak “baserritarrez” jantzita, Olentzero eta Mari Domingirekin ikastolan barna ibiliko dira gure abestiekin gozatzen. Txikienek ere txupetea ekar dezakete Mari Domingi edo Olentzerori emateko! Goizeko jarduera hau eskola barruko ekintza izango da, ikasleentzako.

Arratsaldean berriz,  Jaso Ikastolak antolatzen duen Mendebaldeako Olentzeroren kalejiran arituko gara.

Egitaraua honako hau izango da:

– 18:00etan ikastolatik abiatuko gara Mendeabaldeako auzoan barna.

– Kalerija egingo dugu Olentzeroa eta Mari Domingirekin batera. Txistulariak, akordeoia, dantzariak…ere izango ditugu.

Amaieran, ikastolako frontoian gure txikiek aukera izango dute Olentzeroa eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko. Ikasbidaiakoek jarritako tabernan ere hartu ahal izango dugu mokadua.

Etorri kalejiran parte hartzera!

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…