Jaso Ikastolan gure komunitatearen elikadura osasuntsuaren aldeko politika daramagu azken urteotan. Besteak beste, gure menuak osatzerako orduan lehentasunez horrela jokatzen dugu:
– Ikastolako menuak ikastolan bertan egiten ditugu.
– Lehentasuna dute bertako produktuek, ahal den neurrian noski.
– Menuak, elikaduran eta dietetika espezialista batek egiten dizkigu.
– Gure menuetan behar bereziak dituzten haurrentzako dietak ditugu: zeliakia, diabetesa, alergiak eta intolerantziak eta abar.
Azaroaren aste honetan, 19tik 23ra, lekaleak sustatzeko III. Kanpaina martxan jarri da, osasuntsuak eta jasangarriak direla azpimarratuz. Hainbat nazioarteko erakundek bat egin dute kanpaina honekin (Slow Food, Green Peace, WWF…) eta guk ere konpromiso hori hartu dugu.
Aste honetako menuan, astelehenean dilistak eta asteazkenean babarrun txuriak, jarri ditugu. Lekaleek dituzten onurak asko dira; proteina begetalaren iturri dira, fibra asko dute, karbono-hidrato konplexuak ematen dituzte, mineraletan oso aberatsak dira (kaltzio,fosforo,potasio,magnesio), bitaminetan (A, C, D, E, K) eta gaixotasunak saihesteko antioxidatzaileetan, oso onak dira ere gatz gutxiko dietentzat eta abar luze baterako.
Umeek oso gustura jaten duten plater erraza eta goxoa!