Maiatzaren 13an, gurasoei bideratutako hitzaldia izan genuen “Hizkuntzekin gozatzen, nola lagundu gure seme-alabei hizkuntzekin eta ikasketekin?”.
Hitzaldia Iruñeko Udalarekin batera antolatu genuen eta hizlaria, Iñaki Eizmendi izan zen, soziolinguistikan aditua eta eleaniztasuna sutatzen hainbat urtetan ibilia. Hitzaldi honetan hizkuntzen ikaste prozesuari buruz eta seme-alabek hizkuntzekin duten harremanari buruz hitz egin zen. Bertan ohiko zalantzak argitzeko aukera paregabea eskaini zitzaien ikastolako gurasoei.