Noticias

GURASO ESKOLA 2013-2014: PERTSONA IZATEN IKASI:“EZTABAIDATU, IKASI ETA GOZATU”

Comparte en:

Gure ikastolan BIZIKIDETZAREN inguruan ikasleekin, langileekin eta gurasoekin eraikitzen ari garen bidean, aurtengoan aurreko ikasturteetako jarraipenarekin gatozkizue.



Egunak eta orduak:

–       Azaroak 16, LARUNBATA, goizeko 10:30-12:30

                         Gaia: GIZA DUINTASUNA      

–       Abenduak 14, LARUNBATA, goizeko 10:30-12:30

                             Gaia: ESKER ONA

 Lekua:  Ikastolako ARETO NAGUSIAN.


 

Helburua: DBHko ikasleekin erabiltzen dugun materialaren bitartez, pertsona izaten hezteko bi ikaskuntza hauek landuko ditugu: GIZA DUINTASUNA eta ESKER ONA.

 

Metodologia: 4 orduko ikastaro honetan elkarren arteko gogoeta bultzatuko dugu, zuen seme-alabekin lantzen dugun materiala baliatuz. Horretarako ikasleekin lantzen diren jarduerak landuko ditugu.

 

 Ikastaro-emaileak:  Unai Arellano eta Andoni Sagastibeltza

                                  (DBHko Bizikidetza irakasleak)

 

Parte hartu nahi baduzu: Jardunaldia etapa guztietako (HH-LH-DBH) guraso guztiei zuzendua dago. Parte hartzeko asmorik baldin baduzu eman ezazu zure izena helbide elektroniko honetan: asagastibeltza@jasoikastola.net  azaroaren 14a baino lehen

 

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA IZANEN DA

                            

Edu Serna Elgarresta

Hezkuntza Zuzendaria

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…