Barañaingo giza-elkarte batek proposamena egin digu elkartasun-jarduera batean parte hartzeko.
Helburua da garune-paralisia duen haur bati ekonomikoki laguntzea. Orain arte gurasoek atzerrian egin zaion tratamendua ordaindu dute, baina une honetan aita eta ama langabezian gelditu dira eta ezin diote egoerari aurre egin.
Egin behar den jarduera hau da: plastikozko tapoiak jasotzea, gero erreziklaia egiten duen entrepresa bati saltzeko.
Iruditzen zaigu lantzen dugun hezkuntzan honelako ekintza batek balore handia izanen lukeela gure ikasleentzat. Horretarako kutxa handi bat jarri dugu idazkaritzan “Pablorekin elkartasunean” leloarekin. Bertan mota guztietako tapoiak bildu nahi ditugu: boligrafoenak, kremeenak, botilenak, edarienak, txanpuenak, garbitasun produktuenak, likidoa botatzeko pistola modukoenak……..
Ikasturte osoan zehar eginen da bilketa; beraz, zuen kolaborazioa eta laguntza eskatzen dizuegu zuen seme-alaben bitartez ikastolara ahalik eta tapoi gehien bidaltzeko.
Aldez aurretik zuen eskuzabaltasuna eskertuz