Joan den ostiralean, 6. mailako ikasleak Donibane Kirol Elkartean egon ziren pilota jokuaz gozatzen. Nafarroako Ikastolen Elkarteko Xiba Taldeak antolatutako ekimenean, Jaso Ikastolako 50 ikaslek, San Fermin Ikastolako beste hainbeste ikasleekin batera, pilota inguruan elkarrekin aritzeko aukera izan zuten.
Xiba egitasmoaren helburua da haurrek pilota jokuak ezagutu ditzaten. Pilota jokuak eskaintzen dituen era guztietan ari ziren: eskuz, plaz, zeta potez eta abar.Ikasleek eta irakasleek sekulako gozatua hartu zuten ostiralean. Egin zuten jardueraren balorazioa oso ona izan da.