Azken bi asteetan izan diren gai honi buruzko bi hitzaldietan giro bikaina lortu dugu ikastolan. Izan ere, gurasoen partaidetza handia izan da eta oso eroso sentitu dira, bai metodologiarekin eta baita edukiekin ere. DBHn Bizikidetza saioak ematen dituzten Unai Arellano eta Andoni Sagastibeltza irakasleak izan dira hizlariak. Jendearen erantzuna ikusi ondoren, datorren martxoan beste bi saio emateko proposamena luzatzeko asmoa dugu. Xedea, falta diren ikaskuntzak lantzea izanen litzateke, beraz, animo eta ongi etorri!
Saioen daten berri laster izanen duzue.