Orduz Kanpoko Ekintzek jai hartu dute datorren ikasturte arte. Agurreko erakustaldia jendetsua izan da, eta oparoa jardueratan: antzerkia, judo, irristaketa, saskibaloia, futboltxo, euskal dantzak, txistulariak… Denetarik egon, diploma banaketa eta merendua barne. Ikasleek ederki gozatu dute, gozatu dutenez, eta gurasoek ere ez dirudi sufritu dutenik. Egon da saskibalio partira jokatzera ere animatu denik. Eguna, dudarik gabe, Elisa Ros Orduz Kanpoko Ekitzen arduradunarentzat izan da gogorrena, ero moduan ibili baita batera eta bestera. Monitoreak eta irakasle batzuk ere ez dira atzean gelditu, eta jo ta fuego ibili dira erakustaldian. Estimatuta dago.
Argazki guztiak ikusteko, sar zaitez Flickr-en edo MobileMe galerian.