NATURART, artea eta natura biltzen dituen proiektua da. Iruñeko Udalak bultzatuta, Jaso Ikastolako DBH 2. mailako ikasleek parte hartu izan dute azken hilabete hauetan zehar. Aranguren Ibarreko lorezainak izan dituzte bidelagun.
Hauek izan dira proiektuaren faseak:
- Proiektua ezagutu
- Klima aldaketaren inguruko informazioa jaso
- Taldeka hausnartu eta ideiak proiektatu
- Taldeka landutako ideiak komunean jarri
- Ideia guztiekin lorategi bat egiteko diseinua adostu
- Lorategiaren maketa egin
- Lorategia egiteko materialak aukeratu (naturalak zein birziklagarriak)
- Lorategia Iruñeko Zitadelan egin
Aurreko astean, lorategiek osatzen duten erakusketaren inaugurazioa egin zen. Une honetatik aurrera, lanaren berri izateko hiru aukera dituzue:
- Iruñeko Zitadelako fosoetan Jaso Ikastolako ikasleen lorategia zein beste 9 ikastetxeetako ikasleek egindakoak ikusteko aukera izango duzue. Gure ikasleena “Gurea etorkizuna” deitzen da.
- Iturrako Civivox-ean lorategi guztien maketak ikusgai izango dituzue, gurea barne.
- Ikastolako sarreran, ikasleek egindako maketen erakusketa txikia duzue ikusgai.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago: