Noticias

MENDUKILOKO LEITZEAK ETA HAITZARRARTETAKO IBILBIDEA

Comparte en:

Aupa!!

 
Aurten, 4.DBHko ikasle batzuk irakasgai berri bat lantzen ari dira, Kirola eta Aisia izenekoa. Irakasgai honen helburuetako bat ikasleek haien aisialdi denbora antolatzen ikastea da, besteak beste. Gainera, lehen sorospenen titulua atera behar dute 2. ebaluaketan zehar, eta titulu honek dirua balio du. Titulu honetarako beharrezko dirua lortzeko asmoarekin, Natur Jarduera taldea sortu dugu.Talde honen helburua, finantzaketa lortzeaz aparte,  ikasle, irakasle, guraso eta ikastolako langile guztiei zuzendutako hilero burutuko diren natur jarduera ateraldiak eskeintzea da, ikastolan dagoen giro familiarraz baliatuz horretarako.
 
Hori dela eta, antolatu dugun lehenego jarduerara gonbidatu nahi zaituztet, ikasleek haien titulua ordaintzen laguntzeaz aparte, igande polit bat pasatuko duzuelako.
 
Noski jarduera hauek igandeetan direnez, zuen denbora ere eskatzen du, baina uste dut aukerak merezi duela. Aurretik urteko plangintza bidali genien ikasle guztiei. Oraingo honetan urte osoko plana bidaltzen dizuet eta lehengo jarduerako informazioa ere.
 
Izena emateko idazkaritzan, Birginiari.
 
ANIMATU ZAITEZETE!! BIKAIN PASATUKO DUGU ETA!!!
 
Imanol
Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…