Eguberriak bukatzerakoan, Xangok erronka berri bat proposatu zien Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei: Makilakixkiren ipuina ongi ikasi ondoren, Haur Hezkuntzako beste ikasleentzat antzerkia prestatzea.
Egin beharra bete eta Haur Hezkuntzako 3A eta 3Bko ikasleek antzesle bikainak direla erakutsi digute. Bukatzeko, abesti eta olerki bat ere eskaini zizkiguten.
Zorionak eta segi horrela!