Jaso Ikastolako neska-mutikoek beraien ipuin kuttunenak hautatzeko aukera izan zuten apirilaren 19an, Juul hauteskundeen baitan. Nafarroako Ikastolen Elkarteak 14. aldiz antolatu ditu literatur hauteskundeak, eta erantzun zabala izan du ikasleen aldetik.
Haur Hezkuntzako ikasleek betiko boto-txartela erabili zuten bozkatzeko, gainerakoek, berriz, Interneten bidez.
Argazkietan ikus daitekeenez, Jaso Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek oso serio hartu zuten bozketa. Emaitzei erreparatuz gero, aukera nahiko klasikoak egin zituzten, hauexek dira Jasoko ikasle txikienei gehien gustatu zaizkienak:
Txanogorritxu (20 boto)
Hiru txerrikumeak (20 boto)
Amets handi bat (15 boto)
Arroxali (12 boto)
Ziripot (8 boto)
Ekimenari buruzko informazio gehiago NIEko web orrian.