DBHko bigarren mailako ikasleak izotz gainean irristatzen ibili ziren joan zen astean, Uharteko Artic izotz jauregian. Ordu eta erdiz aritu ziren patinatzen, denbora aski hiru ikaslek min hartzeko (Ane Latasa, Mikel Lopez eta Ander Ollo izan ziren zoritxarreko lesionatuak). Zenbait ikaslerentzat izotz gaineko lehen esperientzia izan zen. Iaz ere egin zuten irristaketa, baina ikastolako patioan, gurpilekin, eta ez da gauza bera. Ipurdikoak gogorragoak ta freskoagoak dira izotz gainean.
Imanol Janices irakslaeek ez zuen patinatzeko astirik izan, argazkiak ateratzen eman zuelako goiza. Hark grabaturiko bideoa Youtuben ikus dezakezue eta bere kronika osoa irakurtzeko sar zaitezte Gorputz Heziketako irakasle baten paranoiak blogean.