Iragandako astean, ikastolako Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Ilundaineko Haritz Berri baserri eskolara joan ziren. Eguraldi bikaina izan zuten. Hamaiketakoa egin ondoren, baserriko animaliak ikusi zituzten eta abere batzuk ukitzeko aukera ere izan zuten. Hurrengo etxabere hauek ikusi zituzten: ardiak, arkumeak, txerriak, txerrikumeak, untxiak, oiloak, oilarrak, txitoak, ahuntzak, akerrak, antxumeak, astoak, astakumeak, zaldiak, behorrak, moxalak, behiak, ahateak, antzarak eta paumak.
Irakasleek, laguntzaileek eta txikiek primeran pasa zuten goiza.