Noticias

IKASTOLAKO JANTOKIA, OHITURA OSASUNTSUETAN HEZTEN

Comparte en:

Jaso Ikastolako jantokiak bi funtzio betetzen ditu: gure ikasleentzako nutrizio egokia bermatzea eta ohitura osasuntsuetan heztea. Nutrizioa, umeen garapenerako ezinbestekoa baita eta heziketa, bertan jasotzen baitituzte elikadura osasuntsuaren inguruko jarraibide egokiak. Ikasleen harremanetarako eta bizikidetzarako espazioa ere bada gure jantokia.

Ikastolan bertan gure sukaldea eta lan taldea izateak hori guztia lortzea errazten digu. Menuak gure ikasleen beharretara egokitzen ditugu eta gainera, gure sukalde eta jantokiko taldea izateak familiekin harreman zuzena izatea bermatzen digu. Izan ere, bai egunean bertan sortutako edozein beharrei (eguneko dieta bereziak) baita osasun aldetik beharrezkoak diren dieta berezi eta intolerantziarekin lotutakoei erantzuten diogu .

Gure menuak Cristina Zudaire dietista-nutrizionistak egiten dizkigu. Menuetan kontuan hartzen dira adin bakoitzeko beharrak baita, esan bezala, ume bakoitzak behar dituen dieta eta menu bereziak. Argi dago sukaldean ere aniztasunaren trataera dela gure baloreetako bat.

Gainera, ikastolaren kontsumo politika kontuan harturik, bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzen ditugu lehentasunez eta ahal den neurrian, noski. Amaitzeko, gure sukaldean sortzen ditugun soberakin guztiak birziklatzen ditugu eta organikoa, guk konpostatzen dugu.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…