Noticias

IKASTOLA, ELKARREKIN HEZKUNTZA ERALDATZEN 2019-2020 MATRIKULAZIO EPEA : OTSAILAK 4-8

Comparte en:

Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketarako ere. Eraldaketa ikastolan sartu orduko ikusten da, espazioak hezkuntzaren zerbitzura jarri baititugu, gelak bakarrik ez, ikastola osoa izan dadin hezkuntzarako. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin. Guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten.

Curriculum ofizialaz gain, Euskal Curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian (egoera errealetan oinarritutako erronken eta proiektuen bitartez) oinarritutako eredu pedagogiko eraldatzailea dugu ikastolok. Euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin, etorkizunerako funtsezko baliabideak eskaintzen dizkie ikasleei. Eredu pedagogiko horren arabera bereganatuko dituzte ikasleek edukiak. Baina, edukiak bereganatzeaz gainera, derrigorrezko ikaskuntza etapak amaitzerakoan, horiek eguneroko bizitzan, egoera errealetan, aplikatzen jakingo dute.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…