Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da JUUL kanpaina. Kanpaina apirilean amaitzen da eta bitartean hainbat ekintza burutu ditugu: idazleak eta ilustratzailea ikastolan bixitatu gaituzte, liburutegian irakurketa saio bereziak egin ditugu, gelak eta pasilloak liburuz apaindu ditugu…
Apirilaren 17an, Juul kanpaina amaitu da ikastola guztietan. Egun horretan, ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzen dute hauteskundeen bidez.
Ikastolako etapa guztiek parte hartu dute, Haur Hezkuntzatik hasi Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino.