Ikastolan sortzen dugun hondakin organikoen parte bat ikastolan bertan konpostatzen dugu. Hamaiketakoan jandako fruta azalak edota sukaldean bazkariak prestatzeko sortutako hondakinekin egiten dugu. Horretarako, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako geletan sortutako hondakin organikoak ongi bildu eta konpostatzera eramaten dituzte ikasle eta irakasleek. Sukaldeko langileak ere lan horretan ari dira. Denon lanari esker, laster, lehendabiziko aldiz, gure konposta propioa ateratzeko moduan egongo gara. Konposta ongarri naturala da, hondakin organikoetatik lortzen duguna.
Honako argazki hauetan LH 6. mailako ikasleak ikusten ditugu. Mila esker zuen lanagatik!
Sartu gure Jaso 2.0 sailan edota gure Flickr galerian argazkiak ikusteko!!