Otsailaren 8an Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek ateraldi bat egin zuten, Gongoran kokatutako Hiriko Hondakinen Tratamendurako Zentroa bisitatzera joan ziren, hain zuzen ere.
Ateraldiaren helburuak hauxek ziren: alde batetik, zentro horretan egiten den lana ezagutzea, eta bestaldetik, etxeko hondakinekin egiten dugun sailkapen lanaren garrantziaz jabetzea.
Aukera anitz izan zuten gauzak ikasteko, hauen artean:
– Zentro osoa erakusten duen maketa erabiliz, bertako monitore batek zaborra tratatzeko aurrera eramaten den prozedura osoaren azalpena eman zien.
– Zentroko instalazio guztiak bisitatu. Makinak eta pertsonak beraien lana egiten ikusi zituzten.
– Pelikula motz baten bitartez, zaborra etxeetan sailkatzeko modua eta honek duen garrantzia azaldu zieten.
– “Tximeleta efektua” zer den eta munduan kontsumoarekin erlazionatutako arazo batzuen berri ematen zuen erakusketa bat ikusi zuten.
– Zaborra sailkatzeko kate batean parte hartu zuten.
– Hondakin mota ezberdinak zein edukiontzitara bota behar diren ongi ikasteko jolasa egin zuten.
Gure garaian horrelako ekintzak egin izan bagenitu…