Nafarroako Gobernuaren fruta banaketarako programa dagoeneko martxan jarri dugu aurten ere Haur Hezkuntza osoan. Otsailean hasi eta ekaina arte, astean hirutan, gure harrek fruta freskoa eta kalitatezkoa jaten dute ikastolan bertan. Helburua du umeen artean gero eta handiagoa izaten ari den gizentasunari aurre egitea eta elikadura osasuntsuaren aldeko ohiturak sortzea.
Jaso ikastolan urtero jartzen dugu martxan programa hau, ikastolak elikadurarekiko duen politikarekin bat eginez.