Errigora auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei bide emanez. Bi kanpaina nagusi egiten dira urtero. Oraingoa, udazkenekoa, urriaren 30etik azaroaren 20ra doa. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxeetara iristen dira, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen sozio-ekonomiko garrantzitsua eginez, besteak beste, Vianako, Lodosako eta Tuterako ikastolei ere.
Bi modutara eskatu ahal dira saskiak: online www.errigora.eus helbidean edo Jaso Ikastolako idazkaritzan emailez edo telefonoz.
Eskatu zure saskia, aurten hiru saski mota aukeran!