Noticias

Entzun, Beti Entzun (Crítica Teatral-euskera- sobre ASKE en Berria)

Comparte en:
Crítica de Agus Pérez Berria.eus
2019ko ekainak 6

‘Aske!’

Zuzendariak: Imanol Janices, Irantzu Zabalza, Nerea Martinez. Parte hartzaileak: Iruñeko Jaso ikastolako DBHko ikasleak. Lekua: Iruñeko Baluarte auditoriuma. Eguna: Ekainak 4.

Orain dela hiru urte hasi nintzen Iruñeko Jaso ikastolako DBHko ikasleek urtero prestatzen duten antzerki musikala ikusten, eta hasieratik bertatik zaletu nintzen. Izan ere, lehen urtean nik espero nuen ikasturte amaierako ohiko emanaldi bat izatea, baina arlo eszeniko guztietan erakutsitako mailak guganaino heltzen diren konpainia profesional askorena —benetan diotsuet, askorena— gainditu zuen: ez deklamazioaren kalitatean, noski, azken finean antzezle nerabeak direlako, baina bai presentzia eszenikoan eta bereziki abeslarien ahotsen kalitatean.

Aurrera egin baino lehen, esan beharra dago ikasleek beraiek hartzen dituztela beren gain dekoratuen, jantzien eta argien diseinua, musika hautapena eta argumentuaren garapena. Gainera, eszenan bertan ez daudenak —50 bat dira antzezleak kontrol mahaietan daude, argiak, haga horizontalak, mikroak eta musika zatiak gobernatzen.

Aurten genero kontuak hautatu dituzte antzezlanerako. Ezin gai aproposagorik aukeratu nortasuna eraikitzen ari den adin horretako gaztetxoentzat. Aurreko urte batean, Antzinarotik etorkizunerako bidaia taularatu zuten ikasleek, eta bestean, beren arbasoen iragana ezagutu nahi izan zuten Gernikaren bonbardaketari buruzko ikerketa batean, baina oraingo honetan ikasketa giro betean murgildu gaituzte, aro horretan hain ohikoak diren talde etsaitasunak abiapuntutzat hartuta. Egia esan, argi dago talde etsaitasun primarioak nagusi direla gure gizarte ustez helduan ere, baina ia 40 urtez maisu jardun ostean, bihotza betetzen zait hezkuntza afektiboan sinisten duten maisu-maistren lana ikustean, uste dudalako ezinbesteko tresna dela giza arazoak konpontze bidean jartzeko.

Hala ere, hasierako gatazka horren azpian beste batzuk agertu dira, bizitza errealean bezalaxe, eta haien artean nagusitu da generoaren arabera etiketatzearen ohitura. Hasierako talde etsaitasuna gainditzeko, udaleku batzuetara joango dira ikasleak, han azaleratuko dira genero kontu gatazkatsuak, eta han bertan ikasiko dute besteak diren modukoak onartzen.

Esan bezala, musikal handien mailakoak izan dira arlo eszeniko guztiak, eta haietariko batzuk ekarriko ditugu hona: eskolako atezain ordainezin haren bidez egindako trantsizioak; eremu eszenikoaren egikera balioanitza —ikasgelak, basoa, udalekuko logelak eta abar irudikatu ditu—; argien diseinu emozionala; jantzien egokitasuna oso ona jakien irudikapen umoretsua, eta nola ez, moda desfilean izandako klake-ariketa eta basoko iratxoek Ilargiko uztai paraleloetan egindako erakustaldi ausarta. Normala denez, abesti polit askoz hornitu da emanaldia, baina ni «entzun» errepikatzen duen harekin geratuko naiz. «Zure bihotza entzun, besteena entzun, beti entzun» dioen mezu funtsezko horrekin hain zuzen ere.

 

Hementxe esteka

https://www.berria.eus/paperekoa/1997/026/001/2019-06-06/entzun-beti-entzun.htm

 

 

Jaso ikastolako ikasleak agertokian antzezten.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…