Dakizuen bezala, ikasturte hasiera mailakatua izan zela eta orain ikasturte amaiera aldatzera behartuta gaude. Beraz, etxeetara iritsi zaizuen eta web gune honetako “Zerbitzuak” atalean aurkituko duzuen egutegia, Ikastolako Eskola Batzordeak eta Hezkuntzako Ikuskariak onartu duen egutegi berria da. Ikusiko duzuen bezala, HH eta LHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ekainaren 18an bukatuko dute, hiru egun lehenago hasi zirelako; LHko 3.-4.-5.-6. mailetako ikasleek ekainaren 24ean, egun bat beranduago hasi zirelako eta DBHko ikasleek ekainaren 25ean bi egun beranduago hasi zirelako.
Barka eragozpenak