Martxoaren 21ean Down Sindromearen eguna dela eta, gure ikastolan hainbat ekintza burutu ditugu ikasleak sentsibilizatzeko asmoz, aniztasunak dakarren aberastasuna azalduz eta Down Sindromean zentratuz.
Martxoaren 21a ospatzeko 2. mailako ikasleek “Elmer” ipuinaren antzerki bat prestatu dute eta ondoren Motxila 21ekin dantzaldia egin genuen. Honetaz gain, geletan bideo eta ipuin ezberdinak landu dira sentsibilizaziorako, logotipoa ikastola guztian zehar jarri dugu eta idazkaritzan ere gure ikaslearen argazkiak jarri ditugu egun guztian zehar.
Argazki gehiagu gure Flickr galerian edota Jaso 2.0 sailan ikus daitezke
https://flic.kr/s/aHskxba9jp