Azaroaren 6an ospatu zen Bikaintasunaren Nafarroako Egunaren XIX edizioa, Baluarten. Bertan, Bikaintasunerako bidean, Kalitate Aurreratua kudeaketa sisteman sartu garen hainbat erakundek jaso genuen Nafarroako Gobernuko ordezkarien eskutik aitortza.
Ikastola kudeaketa eredu honetan sartu da eta eredu honen helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta gara-pen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten eremutan, honela kudeaketa-sistema egoki bat ezarriz.
Argazkian, Jaso Ikastolako lehendakaria, Eduardo Martinez Lacabe, Nafarroako Gobernuko Kontseilariaren eskutik, Ana Ollo, aitortza jasotzen.