Pasa den ostiralean, Bakarne Atxukarro LH 5. Mailako ikasleekin gure ikastolan izan zen. Ikasleei azaldu zien nola eta zergatik hasi zen idazten, bere bizipenak literaturarekin e.a. Liburu bat idazten denetik argitaratzen denera arte izaten den prozesua ezagutarazi zigun. Testu modu egokian sortzeko topa ditzakegun zailtasunak, ortografia eta sintaxia, eta zuzenketaren garrantzia azaldu zizkigun.
Euskal Mitologiari buruzko idatziriko liburuei buruz aritu zen: Euskal Mitologia, Euskal Mitologia ll, baita hauek idazteko segitutako prozesua azaldu ere. Beste lan batzuk ezagutzeko aukera izan genuen:
Olentzero eta Mari Domingi, Sumendia Baratzean, Sarerik Gabe… Bakarnek, egindako eta argitaratu ez diren beste lan batzuen berri ere eman zigun.
Ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten eta oso saio arina eta interesgarria izan zen.
Eskerrik asko Bakarne!