Apirilaren 17an, DBH 4. mailako ikasleek, Prostituzio egoeran dauden pertsonei eta gizakien salerosketari buruzko hitzaldi bat izan zuten. Hitzaldia Nafarroako Munduko Medikuetako Iratxe Arretxea gizarte hezitzaileak eman zuen. Arretxea Nafarroan prostituzio egoeran dauden emakumeekin dabil lanean eta bere eguneroko errealitatea klasera ekarri zuen, aurretiaz zenbait kontzeptu garrantzitsu argituaz.