Irailaren 6an, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hasi dira eta irailaren 7an, DBHko ikasleak beraz, dena martxan dugu dagoeneko.
Haur Hezkuntzako umeek gela berriak dituzte. Bi gelen arteako pareta bota eta bien arteko komunikazioa errazteko eta elkarrekin lan egiteko kristalezko ateak jarri ditugu. Hau Hezkuntzan lantzen ari garen marko pedagogiko berrian espazioek garrantzi handi dute eta umearen garapen egokirako.
Hemendik aurrera gelaz gelako gurasoen bilerak izango ditugu eta hor azalduko ditugu aurtengo helburu eta erronkak, ez baitira gutxi izango.