NATURART proiektuarekin jarraitzen dugu. Aurreko mezu batean, proiektuaren nondik norakoak eta Iruñeko Planetariora egin behar genuen bisitaren berri eman genizuen.
Azken aste hauetan, zuen DBH 2. mailako ikasleak lorategi bat diseinatzen aritu dira. Lan konplexua izan da, izan ere, ideia bakarra landu behar izan dute guztien artean. Bestetik, adostutako proiektuan oinarrituta maketak ere egin izan dituzte.
Maketa horiek, gaurtik (astelehena) aurrera ikusgai dituzue ikastolako sarreran (idazkaritza ondoan). Maketa horietako bat, Iruñea mailako erakusketa batera eramango da, ikasleen aldetik bozkatuena hain zuzen ere.
Bihar, asteartea, eta asteazkenean, apirilak 2 eta apirilak 3, goiz osoan zehar Iruñeko Ziudadelan egongo gara, taldeka, lorategia aurrera eramaten. Horretarako, Aranguren Ibarreko Udaleko lorezainen laguntza izango dugu, aurretik ikasleekin egon direnak eta beraien proiektua gertutik ezagutzen dutenak.
Beraiek diseinatutako lorategia beraiek gauzatu beharko dute, beti ere materialak naturalak edota birziklatuak izanik.