DBH3. eta 4. mailako neska-mutilek sortutako “Birsortzen” taldeak irabazi du film laburren lehiaketa honetako sarietako bat. Birsortzen taldea iaz sortu zen ikasleen proposamenaz eta beraiek antolatzen dituzte ikastolan hainbat jarduera emakumeen eskubideen urraketak eta emakumeen aportazioa gizartean ikusgarri izateko. Horietako ekimen bat iaz grabatutako laburmetraia izan da, ikastolako Unai Arellano irakaslearen laguntzaz. Laburmetraia Film Laburren lehiaketara aurkeztu zen eta sarietako bat jaso du Birsortzen taldeak. Film lehiaketa hau Nafarroako Elkartasun Sareko programaren barruan dago eta Jaso Ikastolak programa honetan parte hartzen du orain bi ikasturte.
Argazkian, DBH4. Mailako neska taldea saria jasotzen azaroaren 13an, Golem Zinemetan, egindako emanaldi eta ekitaldian.
Zorionak!