Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen egitasmo bat jarri dugu martxan DBH1. mailan, irailaren lehenengo astean, 9tik 14ra.
Bere izena Pulunpa da eta euskararen erabileran eragitea du helburu. Egitasmoa, Ikastolen Elkartearen eskutik datorkigu eta gure ikasleekin gaia jorratzeko, irakasle espezializatuak etorri zaizkigu.
Maila honetan egiteak badu bere garrantzia. Kontuan hartu behar da etapaz aldatzean helduagoekin harremanetan jartzen direla ikasleak, eta adin horretan jasotzen dituzten erreferentzia gehienak erdaraz direla. Gainera, DBHra pasatzean, fisikoki ere lekuz aldatu eta gelak nahasten ditugu eta, egoera berri horrek egokitzapena ere eskatzen du.
Horretarako ikasleek aste horretan hainbat jarduera landu dituzte bere konpetentzia lingüistikoa sendotzeko eta bere arteko harremanak finkatzeko (talde nahasketa baita). 8:30etik azkeneko saiora arte, Pulunpa egitasmoaren programazioa jarraitu dute eta azken orduan, dagokien irakasgaia normaltasunez jorratu dute. DBHn ere egokitze hastea beharrezkoa da