Aurreko ikasturtetan bezala, Nafar Gobernuko Zubiarte Euskaltegiaren eskutik, ikastolan bertan euskara ikasten aritu dira ikastolako zenbait guraso. Hurrengo ikasturtean izena emateko matrikulazio epea maiatzaren 27tik ekainaren 14ra arte izanen dela.
Sartu hemen eskainiko dituzten ikastaroak ikusteko eta izen-ematea egiteko:
http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/kanpoko-ikastaroen-eskaintza-2018-2019/
Bertan ikusiko duzuenez, hurrengo ikasturterako A1 eta A2 mailak eskainiko dira ikastolan bertan. Horietaz gain, norbaitek beste edozein mailatan edo modalitatean izena eman nahiko balu, Zubiarte euskaltegian eskaintza oparoa aurkituko du.
zub.idazkaritza@educacion.navarra.es edo deitu 848 431010 telefono zenbakira.
Seme-alaben ikaskuntza prozesuan eta gure hizkuntzaren normalizazioan euskararen ezagutzak eta erabilerak duen garrantzia aintzat hartuta, ikastolatik izena ematera animatu nahi ditugu gure gurasoak.