Aurreko ostegunean, maiatzak 16, Batzar Nagusiko ez ohiko deialdia izan genuen Jason, bertako Erretoretza Batzorda berritzeko. Lau kargu berritu behar izan ditugu, lehendakariarena, lehendakari ohia eta bi bokal.
Erretoretza Batordearen karguak zatika hiru urtetik behin berritzen dira eta beraz, zortzi kidetatik, lau berritu ditugu oraingoan.
Kargua utzi duten kideak izan dira Javier Baztarrika (lehendakaria), Aitor Uriarte (lehendakari ordea), Alfonso Zozaya eta Iñaki Tanco (bokalak).
Bere ordez ostegunean osatutako Erretoretza Batzordea duzue argazkian, zutik eskerretik eskuinera:
Reyes Gil, Sofia Pinilla, Sonia Compains (berria), Julio Iturri (berria) eta Noemi Salazar (berria).
Behean, ezkerretik eskuinera, Eduardo Martinez Lacabe (lehendakari berria) eta Sara Rípodas (lehendakari ordea). Zortzigarren kidea Isabel Martinez da.
Eskerrak eman nahi dizkiogu kargua utzi duten guztiei eta ongi etorria ikastolako Erretoretza Berriari.