Martina Arresek, DBH 2.mailako ikasleak, Coca-Cola Literatur Lehiaketan 3. saria lortu du «Txanpon baten oroimina» idazlanarekin. Maiatzaren 17an eman zioten saria, Bilboko Guggenheim Museoan Euskal Herriko ikasle askoren aurrean. Azaldu beharra dago lehiaketa hori zailtzen duen ezaugarria, izan ere, testuak ez dira aurretik prestatzen, ez; antolakuntzak jarritako hitzorduan idatzi beharra baitute ikasleek, inongo laguntzarik gabe, ezta hiztegiarena ere.
Zorionak, Martina!!!!!