Noticias

JUUL PROGRAMA IKASTOLAN

Comparte en:

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da JUUL. Kanpaina burutzen da haur eta gazte guztiek liburu eta ilustratzaile bat hautatzen dutelarik.

Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia.

Horretarako:

  1. Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzen dituzte. Ikasleak ditugu epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
  2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratzen dute.

JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

Apirilak du izaera literarioa. Izan ere, apirilak 2 Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna eta apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna da. Horregatik, bozka eguna apirilean izanen da beti baina ez derrigorrez egun horretan.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…