«Ezekiel» eleberria gustura asko irakurri ondoren, DBH 2. mailako ikasleok bere egilearen, Jasone Osororen bisita izan dugu aste honetan. Saio interesgarria eskaini digu, «Ezekiel» istorioaz gain, irudimenari buruzko azalpen motibagarriak ere eman baitizkigu. Ba al dakizue haurretan dugun imajinazio izugarria urteen poderioz galtzen joaten garela ez lantzeagatik? Aizue! Ez utzi irudimena hiltzen!! Saio bereziari amaiera emateko, liburuak sinatu dizkigu.