Ikasturtero bezala, aurten ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleentzako orduz kanpoko ingelera eskolak antolatu ditugu. Jaso Ikastolak “Cambridge Preparation Centre” ziurtagiria eskuratu du eta ondorioz, gure ikasleak prestatzeaz gain, Cambridge azterketak ikastolan bertan egin ahal izango dira. Dagoeneko EOIDNA ( Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofiziala) euskara azterketak ikastolan bertan egiten dira eta hemendik aurrera, ingelerakoekin bi tituluetako azterketak eskuratu ahal izango dituzte gure ikasleek ikastolan bertan.
Orduz kanpoko ingelera eskolak borondatezkoak dira, noski, eta egun DBHko 50 bat ikasle aritzen dira ostiralero gure ikastolan ingelera ikasten. Eskola hauek aurten Linden Akademiak prestatuko ditu eta ostiral honetan emango zaio hasiera ikasturte berriari; urriaren 5ean, 15:30etik 17:00etara.