Nafarroako Gobernuak, fruta eta barazkiak kontsumitzearen alde egin du, datuek erakusten dutelako haurren artean gehiegizko pisuak eta obesitateak arduratzeko moduko gorakada izan dutela eta, gainera,fruta eta barazkien kontsumoa ez dela ailegatzen OMEk gomendatutako kopurura (400 gramo eguneko).
Datu horiek ikusirik, Nafarroako Gobernuak eskoletan fruta eta barazkiak kontsumitzeko plan bat prestatu du. Plan horren funtsezko xedea haurren obesitateari aurre egitea eta kontsumo aztura osasungarriak sortzea da.
Gure ikastolak, Haur Hezkuntzan fruta eta barazkiak banatzeko programan parte hartuko du, 12 ASTEZ.