Urtero legez, Olentzeroa eta Mari Domingi etorriko zaizkigu abenduaren 22an. Goizez, ikastolan bertan egingo diegu harrera eta arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Mendebaldeako auzoan zehar ibiliko gara gure txistulari, dantzari, etab. kaleak girotzen. Amaitzean, ikastolan bertan jaialdiak jarraituko du eta mokadutxo bat hartzeko aukera izango dugu DBH4. mailakoek antolatzen duten ikasbidaiarako tabernan.
Giro ederrean amaituko dugu urtea, zatozte denok ospatzera!