Orain bi urte hasi ginen ikastolako berdeguneak probesten Haur Hezkuntzako ikasleentzako baratza egin zezaten. Arrakasta itzela izan zen eta gure baratza handituz joan da tamainaz baita uztaz ere. Aurten, beste urtetan ez bezala, udan ere barazkiak landu ditugu eta dagoeneko Ikastolako sukaldean tokian tokiko produktuak jaten ditugula esan dezakegu, gureak alegia. Tipulak, azenarioak, tomateak, eta nola ez, kalabazak kiloka jaso ditugu. Hasieran, Haur Hezkuntzarako proiektua izan behar zuena, Lehen Hezkuntzako ikasle talde bat ere ari da laguntzen, argazkian ikusten den bezala. Baratza nola landu ikusteko eta ikasteko aukera ezin hobea dute gure ikasleek.
Noticias
Noticias relacionadas
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA
Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA
El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…