Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) lideratu duen KEYCOLAB Europako proiektuaren bukaerako Konferentzian parte hartu zuen JASO IKASTOLAK, Nafarroako beste ikastolekin batera.
Jaso Ikastolan, BLOK, proiektutako metodologia, garatzen ari gara lehen hezkuntzan eta Konferentzia horretako erakusketan parte hartu zuen gure LH6. mailako ikasle talde batek. «Jasintxo Festa» pintxo erakusketa aurkeztu genuen. Jaso Ikastolako musikaleko neska-mutilek ere parte hartu zuten eta bertaratutakoek, Han-Hemenka musikalaren zatitxo bat entzun ahal izan zuten.