“Elkartasun Eskolak” proiektuarekin jarraituz, saharar herriaren errealitatea ezagutzeko prozesuan bete-betean sartuta gaude. Izan ere, asteak daramatzagu “Sahara Bihotzean” programa HH, LH eta DBHko ikasleekin landuz. Oraingoan GURASO ESKOLAREN txanda da, eta hau da martxoaren 22an, ASTEAZKENA, arratsaldeko 17:00etan prestatu dugun saioa:
- Ikasleen aurkezpena.
- EKIALDEA erakundea.
- Giza-eskubideen aldeko aktibista den LUIS ARELLANO
- BUBISHER-bibliobusa.
- Ikastolako gurasoen esperientzia Saharako haurrekin.
Gogorarazten dizuegu, elkartasun aste hauei amaiera emateko, martxoaren 31an, 16:30etik aurrera, Saharar herriaren aldeko festa izanen dugu ikastolan bertan. Adi egon, beraz, programazioarekin aurrera egin ahala.
Sahara bihotzean